martes, 15 de abril de 2014



Ondorengo blog honen helburua pilotaren sustapena egitea izango da, horretarako egun batzueta zehar Sopelanako Ander Deuna ikastolan pilotarekin zerikusia daukaten bai jolasak bai tailerrak antolatuko dira.

Blog-a bereziki gurasoek umeek egiten dituten ekintzak eta bete behar dituzten inprimakiak ikusteko eta kontsultatzeko izango da.

9 comentarios:

  1. 1- Ebaluazio Irizpideak:

    -Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak (Nahiko Ongi).
    -Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da (Bikaina).
    -Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da (Nahiko Ongi).
    -Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu (Oso Ongi).
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (Oso Ongi).
    -Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke (Oso Ongi).
    -Ortografia akats batzuk ditu (600 hitzeko 2 edo 3) (Nahiko Ongi).


    2-Gaia Nola Jorratu da:
    Blog honekin lortu nahi dutena iniziatiba polita iruditzen zait. Aspektu guztiak edo ia guztiak kontuan hartu dituztela iruditzen zait: izen emate orria, balorazio orria, ariketak, eremura nola iritsi, … Nire ustez helburua lortzen dutela argi gelditzen da.
    Gainera erabiltzen duten informazioa ere egokia dela uste dut. Oso argi ikusten da dena eta oso eskura dago gainera.
    Bestalde, zerbait aipatzearren, 4 egun bakarrik prestatu dituztela, eta igual egokiagoa izango zen honi jarraipen bat ematea eta egun gehiago egin, edo egunak gehiago banandu, …


    3-Beste Artikuluren Bat:
    Jorratu nahi dituzten gaiak ikusita; ludikotasuna, elkarreragina, sortzailea, hezitzailea, … eta hau dena euskal pilotarekin lortu nahi dutenez, ondorengo artikulua ikusi dut interesgarria izan daitekeena. Joko eta kirol tradizionalen eraldatzeaz hitz egiten du hezkuntzan aplikarazteko.
    Méndez-Giménez, A., & Fernández-Río, J. (2011). Análisis y modificación de los juegos y deportes tradicionales para su adecuada aplicación en el ámbito educativo. Retos. Nuevas tendencias en Educación Física, Deporte y Recreación, (19), 54-58.


    Ondorioz, nire nota ondorengoa da: 7


    Ander Sanchez

    ResponderEliminar
  2. PILOTAREN SUSTAPENA ESKOLETAN

    1-Ebaluazio irizpideak:

    -Informazio-iturri bat: artikuluak
    -Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.
    -Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke
    -Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira.
    -Talde lana egon da
    -Hizkuntza zuzena
    -Ortografia akatsen bat

    2-Gaia (edukia):
    Ondo eta argi azaldutako bloga. Helburuak ondo ezarrita dituena eta ondo zehazten ditu norentzat bideratua dagoen, nortzuk bideratuko duten eta zer egingo duten. Nik antzeko bloga egin dut eta erreala eta bideragarria iruditzen zait, izen emate orriarekin, ondo landutako eta sakondutako ariketekin eta ondorengo inkestarekin. Polita izango litzateke honelako proiektuak aurrera eramatea ikastola edo eskola guztietan.

    3-Kalifikazioa:
    Oso ongi: 8

    4-Izen-abizenak:
    Liher De Luzarraga Garbisu

    ResponderEliminar
  3. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    -Informazio-iturri bakarra erabili dute: artikuluak = Nahiko Ongi
    -Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da= Bikaina
    -Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da = Nahiko Ongi
    -Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu = Oso Ongi
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira =Oso Ongi
    -Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke =Oso Ongi
    -Ortografia akats batzuk bilatu ditut = Nahiko ongi


    GAIA (EDUKIA)
    Bloga bere osotasunean oso ondo dago eta aurkezten duten proposamena oso interesgarria iruditzen zait. Helburuak ongi zehaztuak dituzte eta horri helduz uste dut proiektu honi jarraipena ematea egokia izango litzatekeela. Aipatzeko aspektua iruditu zait metodologia irizpideak, oso irizpidek egokiak dira eta blogaren aspekturik positiboenetarikoa iriditu zait. Azkenik hobetzekotan zerbait, aipaturiko egunetan egingo nuen zerbait. Pilota ezagutzeko 4 egun aurkeztu dituzute baina nik honi jarraipen bat emango nion, izan ere, gustura egon direnak pilotaz gozatzeko aukera izateko.



    KALIFIKAZIOA
    Ebaluazio irizpideak oinarritzat izanik, blogaren nota 8koa da. Lan oso ona.

    IZEN-ABIZENAK
    Jon Lazkano Erentxun

    ResponderEliminar
  4. Hasteko artikuluen informazio iturria bakarrik darabil blog honek. Ongi ordenatua dago, eta informazioa erraz bilatzen da, nahiz eta nire ustez informazio gutxitxo eman edota gehiago sakondu beharko luketen. Honez gain, ortografia akats asko ez egin arren, ez da hizkuntza erakargarria irakurlearentzako, eta horrek asko egiten du blog batean.
    Gaiari dagokionez, oso ideia ona iruditzen zait, aurrera eraman nahi den proiektua, baina gehiago sakondu edota epe luzeragoko plan bat egingo nuke (ez dakit beraien asmoa hori den edo ez), izan ere pilota sustatzea oso ideia egokia dirudit.
    Honekin guztiarekin nire nota 8a da
    Aitzol Astiazaran Korta

    ResponderEliminar
  5. PILOTAREN SUSTAPENA ESKOLETAN

    1-Ebaluazio irizpideak

    - 2 informazio iturri erabiltzen ditu eta zenbait web orriren berri eman.
    - Hasierako galderei erantzuten die.
    - 2 IKT erabili dituzte baina oso didaktikoak ez dira. Inkesta egokia iruditu zait.
    - Bloga ordenatua dago. Ez da oso ikusgarria itxurari dagokionez, batez ere, ekintzak azaltzeko egindako txostena erakargarriago jartzen ahaleginduko nintzateke.
    - Talde lana izan dela frogatzeko nahiko ebidentzia badago.
    - Hizkuntza egokia darabilte.
    - Zenbait akats ortografiko badaude.

    2- Gaia

    Proiektu praktiko bat denez eta egingarritzat ikusten dudanez, gaia egokia dela uste dut. Azaltzen dutenez, Sopela inguruan pilotak ez du indar handiegirik eta hor ekitea klabea izan liteke. Hala ere, eskoletan pilota sustatzearen helburuetako batzuk historia ezagutzea eta obesitatea jaistea izatea, ez zaizkit ez estrategikaok, ez zuzenak iruditzen.
    Inkestaren kontua, berriz, egokia da. Hasieratik autoebaluaziorako tresnak prest dituzte eta hobetzeko grina erakusten du horrek.

    3- Kalifikazioa: 7,5

    4- Izen abizenak: Asier Azpiroz Iztueta.

    ResponderEliminar
  6. Pilotaren sustapena eskoletan

    EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    -Informazio-iturri bakarra darabil: artikuluak
    - Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe bada ere.
    - Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Gehiago landu behar litzatekeela arlo hau uste dut.
    - Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.
    - Hizkuntza nahiko zuzena da.
    -Ortografia akats batzuk ditu.

    2-GAIA (EDUKIA):

    Blogaren ideia oso ona iruditu zait eta sustapenerako beste modu bat ikusten dut. Ariketak, inkesta eta arlo batzuk oso ondo landu direla uste dut baina badira beste atal batzuk gehiago sakonduko nituzkeenak. Informazioa horren banatuta jarri beharrean gertuago jarriz gero bilatzeko errazagoa izango litzatekeela uste dut

    3-KALIFIKAZIOA

    Nire nota: 7.5


    Iraitz Olaetxea

    ResponderEliminar
  7. 1.- Ebaluazio Irizpideak:

    -Bi informazio iturri darabiltza: artikuluak eta instalazioetara egindako bisita (Oso Ongi).
    -Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da (Bikaina).
    -Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Berauen garapena didaktikoagoa izatea beharrezkoa da (Nahiko Ongi).
    - Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (Bikaina)
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (Bikaina).
    -Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke (Oso Ongi).
    -Ortografia akats batzuk ditu (600 hitzeko 2 edo 3) (Nahiko Ongi).

    2.- Gaiaren edukia:

    Blog honetan jorratu nahi den gaia argi eta ondo dagoela uste dut. Nire ustez, behar diren atal guztiak landu dituzte: antolatzaileak nortzuk diren, nori zuzenduta dagoen, lekua eta jorratuko diren jarduerak eta beste aldetik izena emateko orrialdea eta jardueren ebaluaziorako inkestaren atalak jartzeari ondo deritzot.
    Bibliografia, batzuetan ez dago ondo idatzia eta ortografia akats batzuk ere badaude. Hala eta guztiz ere, lan ona egin dutela uste dut.

    3.- Kalifikazioa:

    Irizpideak kontutan harturik, nota hurrengoa da: 7’5

    4.- Izen abizenak:

    Koldo Donaire

    ResponderEliminar
  8. 1.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    • Bi informazio iturri erabiltzen dituzte, liburuak eta artikuluak. Oso ongi
    • Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzutan sakontasun handirik gabe bada ere. Oso ongi
    • Bi IKT erabiltzen dira gutxienez, argazkiak eta bideoak. Nahiko ongi
    • Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu. Oso ongi
    • Talde lana izan da, nahikoa ebidentzia aurkitu dira. Bikain
    • Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera mota ezberdinak antzeman dira, bateratu gabea, aberastasun handiagoko testua lor daiteke. Oso ongi
    • Ia ez da ortografia akatsik aurkitu. Oso ongi

    2.-GAIA

    • Blog honek esandako helburua betetzen du, hau da, pilota sustatzea eskoletan. Oso ongi eta modu ordenatu eta sinple batean azaltzen dute zein izango den metodologia, eta gainera egunerokoa guztiz planifikatuta daukate. Hala ere, ez dute komentatzen joko-jolasak txarto irtetzen badira bestelako proposamenik.
    Bibliografia arloan, faltan botatzen dut Euskal pilotako erreferentziaren bat.

    3.-KALIFIKAZIOA

    • Ebaluatutako irizpideen arabera, blog honi jartzen diodan kalifikazioa 8koa da.

    4.-EGILEA

    • Unai Laka

    ResponderEliminar
  9. 1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    • Hiru informazio iturri baino gehiago erabiltzen dituztela agertzen da, baina testuan zehar zitak faltan bota ditut. (Ongi-6).
    • Garatutako edukiei dagokionez, atal batzuk gehiago gara zitekeela iruditzen zait. Adibide bat jartzekotan: “helburuak eta metodologia” atala. (Ongi-6)
    • Bi edo hiru IKT darabiltza. Ez oso landuak. Erabilgarriagoak egitea beharrezkoa da. (Nahikoa ongi-5)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira, baina formatuari edo edukiei
    dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zaindu.(Oso ongi-7)
    • Talde lana izan da, ebidentziak agertzen dira.(Ongi-6)
    • Hizkuntza aldetik zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria. Idazkera aldetik akatsak aurkitu dira. (Ongi-6)
    • Ortografia akats dezente ditu. (Nahikoa-5)

    2- GAIA (edukia):
    • Bloga nahiko ondo dagoela iruditu zait. Asmoa oso erakargarria iruditu zait; nik ere esku pilota batez ere jokatzeko ohitura galtzen ari den zonaldeetan sustatzea beharrezkoa ikusten dut. Atalak ondo zehaztu eta garatu dituzte, baina faltan sumatu dut egun horietan sustapena egiteko zer nolako baliabideak izango dituzten eta ea horrelako eskaintza dagoen jakitea. Gainera, helburuak eta metodologia zehatzago bat jartzea beharrezkotzat jotzen dut.

    • Erabilitako informazio iturriei dagokionez, erabili dituztela argi dago, baina aurretik aipatu bezala zitak faltan bota ditut. Artikulu bat uztearren, ariketa fisikoak kulturarekin duen erlazioa eta eskolan lantzea sustatzen duen bat uzten dizuet: file:///D:/Usuario/Downloads/Dialnet-JuegosPopulares-2282474.pdf

    3- KALIFIKAZIOA:
    • Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blogari honako nota jartzen diot: 6,5.

    4- KRITIKA EGILEA:
    • Irene Paredes.

    ResponderEliminar