Kontutan hartzen baditugu
azkenaldian egin diren ikerkuntzak (Aranceta, 2005), badakigu azken urteotan
bai umeentzako bai gurasoentzako eskolaz kanpoko kirolak ez dutela lehenaldian
zuten garrantzia, hau da, gero eta gutxiago praktikatzen direla. Hori dela eta,
obesitatea bai umeen bai nagusien artean handitu egin da azken urteotan. Hau
guztia erreferentziatzat hartuz, ekintza berri
hau planteatuko dugu kirola sustatzeko gure herriko eskoletan.
Ekintza honekin lortu nahi
duguna, gure helburu nagusia parte hartzen duten umeek ondo pasatzea izango da.
Haien arteko harremanak estutzea, lagunak errespetatzea eta bide batez euskal
herriko historiaren zati bat ulertzea pilotaren jokoaren bitartez.
Sopelan, gero eta ume gutxiago
jolasten dute pilotara, ez dutelako ezagutzen edo inoiz ez dutelako frogatu,
beraz, ekintza honen bitartez saiatu egingo gara umeak kirol hau ezagutu
dezaten eta urtean zehar praktikatzera gonbidatuko ditugu.
Honetarako erabili dugun
metodologia parte-hartzailea eta aktiboa izango da, tradizionala alde batera
utziz. Metodologia honen ezaugarriak
honako hauek izango dira:
- Ludikoa: oso garrantzitsua izango da umeek ondo pasatzea kirola
egiten duten bitartean, helburua haiek jarraitzea izango da ohitura
osasungarriak izan dezaten.
- Interaktiboa: hezitzaileak eta umeak denbora oro egongo dira bata
bestearekin harremanetan.
- Sortzailea eta malgua: hezitzailearen papera ez da izango
umeak zuzentzea, nahiz eta hauek lagunduko ditu eta haien beharretara moldatuko
da.
- Taldearen sustatzailea: ekintzak egitean taldeari garrantzia
handia emango zaio. Umeak bata besteari lagunduko diote haurrera egiteko.
- Hezitzailea: balore ezberdinetan heziko dira umeak, bai
kirolaren oinarriak ikasiz bai talde lana indartuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario